[Eguneraketa] Berrezarri dute Orio-Aia eta Zumaia artean etenda egon den tren zerbitzua

Onintza Lete Arrieta 2020ko abenduaren 28a

Argazkia: Euskotren

Zuhaitzak erori dira trenbidera, eta horiek kendu eta trenbidea txukundu bitartean autobusez aritu dira bidaiariak garraiatzen goiz partean.

Haizea zakar ibili da gau osoan, eta zuhaitzak erori dira trenbidera. Hala, goizean hainbat orduz etenda egon da Orio-Aia eta Zumaia arteko tren zerbitzua. Horren ordez, Aia-Orio / Deba ibilbidea autobusez aritu dira egiten zerbitzu horren erabiltzaileak.

10:15 alderako berrezarri dute zerbitzua, eta trenak normal dabiltza berriz ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide