Gaur eguerdian, 12:45 inguruan motorzale bat galtzadatik atera da Getariara bidean, N-634 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 21 urteko motorzaleak lesio larriak izan ditu eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Istripua dela eta, N-634 errepidea itxi egin dute hasieran, bi noranzkotan, ordu erdi inguruz, eta auto ilarak sortu dira. Dena dela, 14:00etarako zirkulazioa normala zen.