ZAEren zozketarako zenbakiak eskuragarri izango dira gaur eta hilaren 31n

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abenduaren 24a

ZAEren postua Musika Plazan, artxiboko irudia. (ZAE)

Zozketan parte hartu nahi dutenek gaur eta hilaren 31n, 10:00etatik aurrera, beren boletoa eskuratzeko aukera izango dute Musika plazan.

Zarauzko Arraun Elkarteak urtero zozketa antolatu du Gabon garaian, dirua biltzeko. Hala, parte hartu nahi dutenek gaur eta hilaren 31n, 10:00etatik aurrera, beren boletoa eskuratzeko aukera izango dute Musika plazan. Zozketa 20:30ean egingo dute. Arraun elkarteak gogorarazi die zarauztarrei ezinbestekoa izango dela postuan musukoa jantzita izatea eta distantzia neurriak mantentzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide