Gaur arratsalderako bizkleta martxa eta elkarretaratzea deitu ditu Sarek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abenduaren 24a

Orain Presoak bizikleta martxa Zarauztik pasa zen uztailean; artxiboko irudia.

16:30ean abiatuko dute bizikleta martxa udaletxeko plazatik, eta herria zeharkatu ondoren, elkarretaratze argitsua egingo dute Musika Plazan, 18:00etan.

Hamaika ekitaldi antolatu ditu Sarek Zarautzen Gabonen testuinguruan presoen eskubideak oinarri hartuta. Sareko kideen arabera, helburua da "herrian, preso eta iheslarien etxeratze prozesuaren martxan jartzearen aldeko eta elkarbizitzaren zein bakearen aldeko aldarria zabaldu eta lantzea". Hala, gaur arratsaldean bizikleta martxan egingo dute udaletxeko plazatik abiatuta, Olentzero eta Mari Domingirekin. Herria zeharkatuko dute, eta gero, 18:00etan, elkarretaratze argitsua egingo dute, Musika Plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide