Udaleko Gazteria departamentuaren eskutik, etxeko txikienek opor garaian gozatu ahal izateko ikuskizunak antolatu dituzte Modelo aretoan. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietarako, eta Modelo aretoko leihatilan egongo dira eskuragai, emanaldia baino ordubete lehenago. Honako hauek dira 4 eta 10 urte bitarteko haurrei bideratutako hitzorduak:
- Abenduak 27, igandea. 11:30ean, Xabi Larrearen Up! emanaldia.
- Abenduak 28, astelehena. 11:30ean, Kantu Kolore: Ametsen urtebetetzea.
- Abenduak 29, asteartea. 11:30ean, Petit&Xuxu.
- Abenduak 29, asteartea. 17:30ean, Piraten istorio bat.
Txu-txu trena
2021ari ongietorria egiteko Txu-txu trena ibiliko da herriko kaleetan zehar. Urtarrilaren 2an eta 3an, larunbatean eta igandean, izango da aukera trenean ibiltzeko, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.
Emanaldi horiez gain, Ludotxo ludotekak eta Haize-Orratz gaztelekuak hainbat tailer eta ekintza antolatu dituzte haur eta nerabeek oporraldian egin ahal izateko.