Gabonetako oroigarritxoak egin dituzte Zelai Ondoko jai batzordeko kideek egunotan, eta auzotarren etxeetan jarri dituzte, opari gisa.
Horrez gain, bertso bat ere egin dute herritar guztientzat:
Bi mila eta hogeigarrenak
izan ditu gora-beherak
joan direnak ahaztu gabe
egin dezagun aurrera
Distantziaren iluntasuna
ezagutuaz batera
askoz gehiago gozatu dugu
berriz elkartzeko aukera
AURTEN EZBERDIN,
GU ELKARREKIN
Egoera honek bultzatu gaitu
besteengan pentsatzera
ta horregatik oparitxo hau
dakarkizugu etxera
Urte berriak bihur ditzala
malkoak irribarretan
ia ekainean elkar gaitezkeen
berriz ere sanjuanetan
URTE BERRI ON
IRRIBARRE ON