Hiribusak ordutegi berezia izango du Gabonetako jaiegunetan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 21a

(Zarauzko Udala)

Linea Mistoa izango da martxan abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an, aldiz, Linea Mistoa nahiz 1. Linea egongo dira erabilgarri, baina ordutegi desberdinarekin.

Aurten ere aparteko ordutegia izango du Zarauzko Hiribusak Gabonetako jaiegunetan. Udalak jakinarazi duenez, abenduaren 24an eta 31n Linea Mistoa erabili ahal izango da, ohiko ordutegian.

Hona hemen Linea Mistoak izan ohi duen ordutegia:

Bestalde, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an bi linea izango ditu martxan Hiribusak: Linea Mistoa eta 1. Linea. Dena den, hainbat aldaketa egin dituzte, eta hiru egun horietan berezia izango da ordutegia:

Hiribusaren linea guztien ordutegiak ikusteko, egin klik hemen

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide