"Nork dio pandemiaren datuak ez direla onak Euskadin?" / "Egoera oso delikatua da, eta ezin da zaintza jaitsi". Bi adierazpen horiek pertsona berak eginak dira, eta haien artean sei eguneko tartea baino ez dago. "Kutsatzeen igoerak Gabonetako planaren neurriak gogortzeaz hausnartzera darama Euskadi" / "Euskadi transmisio altuko eremutik irten da, egindako ehun probatik hiru positibo baino ez izatean". Egunkari berak argitaratutako bi notizia dira, eta gezurra dirudien arren, zazpi orduko tartea baino ez dago beraien artean.
Adierazpen eta egunkarietako berri horiek irakurrita, nik ez nuke jakingo benetan egoera ona ala txarra den. Eta, hain kontraesanezkoak izan arren, bien bitartean ez da ezer berezirik gertatu. Nik, bestelako irizpiderik ez banu, ez nuke jakingo egiaz zein den egoera, eta noraezean egongo nintzateke.
Pertsonen arteko harremanak eta haien jokabidea hain garrantzitsuak diren gaixotasun batean, ezinbestekoa da iritzi publikoari mezu garbi eta sinpleak ematea. Argi izan behar dugu zein den egoera une bakoitzean, eta zer egin beharra dagoen, kontraesanetan ibili gabe, eta datuen zorabioa albo batera utzita. Komunikazio egoki bat lortu ezean, jai daukagu.
Artikulua irakurtzen jarraitzeko, sartu Berria-n