Koplen esentziari eutsiz

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 19a

Ez-Kopla Txapelketa egin dute aurtengoan Putzuzulo gaztetxean, eta bost zarauztar aritu ziren kantuan ostiral gauez: Uxue Alkorta, Oier Aizpurua, Aimar Sorazu, Aitor Urbieta eta Iñigo Mantzizidor Mantxi.

Imanol Etxeberriak, Aitor Amilibiak, Jurdana Otxoak eta Aratz Olaizolak musikatu zituzten bertsolariek ez ohiko saioan abestutakoak: ez zen lehiarik izan atzoko txapelketan, baina ozen entzun zen Kopla Txapelketa ezaugarritzen duen zintzarria, bai eta, Uxune Areizaga gai-jartzailearen azalpenak oinarri hartuta, ariketaz ariketa osatutako koplak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide