Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Zarautzen Gabonen testuinguruan presoen eskubideak oinarri hartuta. Sareko kideen arabera, helburua da "herrian, preso eta iheslarien etxeratze prozesuaren martxan jartzearen aldeko eta elkarbizitzaren zein bakearen aldeko aldarria zabaldu eta lantzea".
Abenduaren 24an bizikleta martxa egingo dute Olentzerorekin eta Maridomingirekin, eta gero, elkarretaratze argitsua eta musikatua izango da Musika Plazan.