Aurreko urteetan egin bezala, jostailu bilketa antolatu du Gurutze Gorriak. "Premian dauden familiei laguntzea" da asmoa, eta haiei helaraziko diete jasotako materiala. "Jostailu berriak" bilduko dituzte, "ahal dela, hezkuntzarako balio dutenak". Datozen bi larunbatetan, abenduak 19 eta 26, jasoko dituzte jostailuak, Gurutze Gorriak itsas pasealekuan duen lokalean, Charly kafetegiaren ondoan.