Hirugarren urtez jarraian, gabonak eta dolua uztartzen dituen Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu hitzaldia antolatu du Zarauzko Udalak. Abenduaren 22an izango da, 19:00etan, Modelo Aretoan. Irune Aranguren Barragan psikologoa izango da hizlaria, eta sarrerak doan eskuratu ahalko dira ordubete lehenago leihatilan.
Jesus Arana Gizarte Zerbitzutako zinegotziaren esaten "familian elkartzeko garaia da", eta COVID-19aren ondorioz, hainbat familiari prozesu "zailak" bizitzea tokatu zaie. Horregatik, aurten bereziki, doluari eta doluan dauden familiei bere lekua eman nahi diete hitzaldian.