Datorren urterako Seaskako egutegia jarri dute salgai Ikastolan

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 14a

Lau euroren truke erosi daitezke Iparraldeko Ikastolen Elkarteko egutegi hauek.

Urte berria gertu dagoela-eta,  SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak. Egutegia ez ezik euskal izendegia ere badu barruan, egunez egun euskal izenak zein bakoitzari buruzko azalpen txiki bat azaltzen baitira.

Zarautzen Ikastolan jarri dituzte salgai, 4 euroko salneurrian. Biltzen den dirua iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiliko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide