Asteazkenean egingo dute ZKEko bazkideen batzarra

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 14a

19:00etan izango da bazkideen ohiko batzarra, eta ordubete beranduago, ez ohikoa.

Zarautz Kirol Elkarteak asteazken honetarako, hilak 16, deitu ditu bazkideak batzarrera. 19:00etan izango da ohiko batzarra, eta ordubete beranduago, 20:00etan, ez ohikoa. ZKEren aretoan elkartuko dira bazkideak.

Jende pilaketa saihesteko asmoz, bertaratzeko asmoa dutenei aldez aurretik jakinarazteko eskatu die ZKEk. Horretarako helarazi die galdetegi bat guztiei, eta betetzen ez dutenek, ez dute aretora sartzeko aukerarik izango.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide