2020/12/26 17:00

Hitzaldia

'Okupazioaren kontrako ofentsibaren inguruan' hitzaldia

'Okupazioaren kontrako ofentsibaren inguruan' hitzaldia
Putzuzulo gaztetxea, Zarautz

Antolakuntza zilegia eta beharrezkoa kanpainaren eskutik aurkeztu dute Dandako kideek abendurako prestatutako egitaraua. Abenduaren 26an, larunbata, Okupazioaren kontrako ofentsiba izango dute aztergai Putzuzulon. "Krisi kapitalista bete-betean", "okupazioaren aurkako kriminalizazioa" eta "okupazioaren aurkako esku-hartze zuzena" areagotu egin direla azaldu dute, bai eta "neurri juridiko forman" ere. Hori guztia izango dute hizpide, 17:00etan hasita. Hitzaldiaren ostean, talo jana egingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide