2020/12/19 17:00

Hitzaldia

'Gazteen despolitizazioa, egungo testuinguru politikoa eta antolatzeko beharrezkotasuna' hitzaldia

'Gazteen despolitizazioa, egungo testuinguru politikoa eta antolatzeko beharrezkotasuna' hitzaldia
Putzuzulo gaztetxea, Zarautz

Antolakuntza zilegia eta beharrezkoa kanpainaren eskutik aurkeztu dute Dandako kideek abendurako prestatu duten egitaraua. Datozen bi larunbatetarako, abenduak 19 eta 26, antolatu dituzte saioak: 19an izango da Gazteon despolitizazioa, egungo testuinguru politikoa eta antolatzeko beharrezkotasuna hitzaldia, 17:00etan Putzuzulo gaztetxean. Besteak beste, hausnarketa egingo dute “gazteen gaineko iruditegiaren eta esku-hartze kulturalaren”, “indibidualismoaren” nahiz “politikaren ulerkeraren eta politizazioaren” inguruan. Hitzaldiaren ostean, kantaldia izango da gaztetxean bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide