Eskuragai daude 2021eko egutegiak, Turismo Bulegoan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 14a

(Zarauzko Udala)

Hamalau argazkilariren lanekin osatu dute 2021eko egutegia. Turismo Bulegoan jarri dituzte eskuragai 4.500 aleak.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak eta Zarauzko Udalak aurreko ostiralean aurkeztu zuten 2021. urteko egutegia. Aurten, hamalau argazkilariren lanak jaso dituzte egutegian, eta emaitza ikusgai dago jada: Turismo Bulegoaren kanpoaldean daude sortu diren 4.500 aleak, interesdunek eskura ditzaten. Hain zuzen, 3.500 egutegi handi eta 1.000 txiki ekoitzi dituzte aurtengoan.

Astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 9:00etara egoten da zabalik Turismo Bulegoa. Larunbatetan, aldiz, 10:00etatik 14:00etara bertara daiteke.

Ondoko artisten argazkiekin osatu dituzte egutegiko atalak:

  • Azala: Patricia Schaan
  • Urtarrila: Alberto Zarobe
  • Otsaila: Jose Mari Azkargorta
  • Martxoa: Luis Epelde
  • Apirila: Celina Gorostizagoiza
  • Maiatza: Lorentxo Portularrume
  • Ekaina: Gabriel Aymat
  • Uztaila: Rodolfo Glass
  • Abuztua: Arbil Iciar
  • Iraila: Ramon Garcia
  • Urria: Javier Carballo
  • Azaroa: Unai Aizpurua
  • Abendua: Edurne Kaperotxipi
  • Kontra-azala: Iñigo Rico

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide