Bertso sorta: '2020ko izurritea'

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 14a

Inaxio Uria Isasti-k honako bertso jarriak bidali dizkio ZARAUZKO HITZAri, Ez negar egin doinuan abestekoak.

-1-

Bi mila eta hogei urtea
izango dugu gogoan
Azken urteetako marka denak
hautsi ditu oraingoan
Zer dela eta?
Jarri arreta (bis)

-2-

Txinan sortutako izurriak
ondoren munduan bira
Bazter guztiak zeharkatuaz
heldu zen gure herrira
Horrela ote?
Hala diote (bis)

-3-

Lehen urratsak eman zituen
hemeretzi amaieran
Hemendik urruti zegoenez
guk segi ohiko eran
Asian dago
Gu lasaiago (bis)

-4-

Koronabirus zuen izena
Monarkiko alegia!!
Orain “Pandemia”gazteleraz
Euskaraz "Miako ogia"?
Baina izena
da gutxiena (bis)

-5-

Hemen neurrien lehen urratsak
martxoan erdi aldera
Ordurako kaltetu andana
presaka erietxera
Denbora galdu
Nahiko berandu (bis)

-6-

Lantegi oro ta denda batzuk
izan ezik,dena itxi!!
Jende gehiena konfinatuta
Kalera ezin iritsi
Txakurrekin bai
Bakarrik, nanai!! (bis)

-7-

Kutsadurak zuen arriskua
nahiz latza zela ohartu
Saihesteko garbitze neurriak
eskuetara mugatu
Kalte bortitza
Neurri murritza (bis)

-8-

Izurritean lehen uneetan
musukoaren beharra
ez zen ikusten nahitaezkoa
Horrek zuen usain txarra
Musuko falta
Aitzaki, alta? (bis)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide