Abenduaren 16an, asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara zabalik egongo da Zarautz Rugby Taldearen denda, Asti kirol eremuan. Taldeak herritarrak eta, bereziki, errugbizaleak animatu ditu dendara sartu eta produkturen bat erostera. "Deskontuak eta Gabonetako opari paregabeak" eskainiko ditu errugbi taldeak.
Horrez gain, abendu hasieran beste eskaintza baten berri eman zuten: 18/70 garagardo kaxa bat eskatuta, taldeari laguntzeko aukera, hain zuzen. Eskaera egiten dutenek honakoa jasoko dute: 24 garagardo eta garagardozko turroia egiteko moldea eta errezeta. Eskaria telefonoz egin, eta etxeraino eramaten dute Zarautzen,Orion eta Getarian. 29 euro ordainduta, taldeari laguntzea lortzen dela esan dut elkarteak.