David zarauztarraren istorioa

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 13a

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak bere herrikide bati buruz artikulua idatzi du. David Isart Laskuraini buruz, hain zuzen. Errepublikaren defentsan, Intxarkundia batailoian borrokan ibilitakoa 1936ko gerran. Haren gorpuzkinak Erorien Haranean daude lurperatuta, eta familiak lortu du baimena handik atera eta Zarautzera ekartzeko, bertan hilobiratu dezaten. 

Honela dio Imanol Lasa EAJko diputatuak idatzitako artikuluak:

"Abenduak badu ospakizun eta oroitzapen usaina. Urte bat agurtu eta berriari ongi etorria ematen zaion horretan izandako bizipenak eta berri nagusienak jasotzen ditugu. Denetik egoten da memori jarduera horretan: onak eta txarrak. Baina denak dira baliagarriak zer garen, nola jarduten dugun eta zer bideratu behar dugun ikasteko.

Egunotan David Isart Laskurainen istorioa iritsi zait. Hunkitu egin nau  ezezaguna zaidan herritar horren bizitzak. Zarautzen 1902an jaioa, Antonia Escartinen senarra eta bost seme-alaben aita. Errepublikaren defentsan, Intxarkundia batailoian gudari, Kantabrian harrapatu zuten 1937an eta Lleidako kontzentrazio gune batera eraman zuten. Baldintza latz eta ankerrak bizi izan zituen han eman zituen bi urteetan, eta hala hil zen 1939ko maiatzaren 13an...

Irakurri artikulua osorik Lasaren blogean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide