Iñaki Peñaren lanarentzat Euskarazko Film Onenaren Saria Mendi Film Festivalean

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 13a

Iñaki Peña medikua da ofizioz

Mendian hil, hirian hil dokumentala zuzendu du Zarauzko bizilagunak, baita gidoia idatzi ere, eta sariarekin itzuli da nazioarteko jaialditik. "Oso pozik gaude", esan die komunikabideei sariaren berri izandakoan. Gaur arratsaldean egingo dute sari banaketa ekitaldia, Bilbon.

Mendi Film Festival jaialdia egunotan ari dira egiten Bilbon, eta orain egun batzuk hantxe aurkeztu zuen Iñaki Peña Zarauzko bizilagunak bere hirugarren ikus-entzunezkoa: Mendian hil, hirian hil dokumentala. Trilogia baten hirugarren zatia da. Mendiari buruzko nazioarteko jaialdiak hainbat sari banatzen ditu, eta horietako bat eskuratu du: Euskarazko Film Onenaren Saria.

"Oso pozik gaude", esan die komunikabideei sariaren berri izandakoan. "Hainbeste pelikularen artean sartu eta jaialdian parte hartzea bera bakarrik itzela izan da; eta gainera, saria! Gezurra dirudi!". Gaur 19:00etan egingo duten ekitaldian jasoko du saria Peñak.

Dolua izan du mintzagai dokumentalean, eta horri buruz aritu zen hedabide honi eskainitako elkarrizketan. Hemen dago irakurgai.

Sari nagusia Hillary-Ocean to Sky lanak eskuratu du.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide