Amenabar Zarautz garaipenarekin itzuli da Madrildik

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 13a

(Argazkia: @AmenabarZarautz)

Aldageletan atzo zarauztarrek ateratako argazkiak argi erakusten du nolako poza sentitu zuten iKasaBMMadrid taldeari 20-22 emaitzarekin irabazita. "Madril konkistatu dugu! Gaurko garaipena entrenatu ezin duten harrobiko talde guztiei eskaini nahi diegu. Izan zirelako gara, garelako izango dira!", jarri zuten beren Twitter kontuan, argazki honekin batera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide