Goiz lasaia taberna eta terrazetan

Onintza Lete Arrieta

Jaso dituzte pertsianak herriko taberna, kafetegi eta jatetxe askok. Lokal barruan eserita kontsumitzeko aukera dago edukiera erdiko mugarekin, eta terrazetan, mugarik gabe. Goiz euritsua izanik, terraza asko hutsik zeuden, baina ez beste batzuk. Kafetegi barruko epeltasunera ere hurbildu dira bezeroak poliki-poliki.

Ostalariek prest dituzte establezimenduak eta terrazak bezeroak hartzeko berriz ere. Eusko Jaurlaritzak baimena eman die gaurtik aurrera irekitzeko beren negozioak, edukiera mugekin barruan, eta mugarik gabe terrazetan.

Goiz euritsua ari da izaten, ordea, eta oraingoz ez dabil jendetzarik terrazetan. Hala ere, poliki-poliki bezeroak ari dira gerturatzen, batez ere kafetegietako goxotasunera.

Herriko hainbat txokotako irudiak jaso ditugu ondoko argazki bilduman.

Bestalde, hemen irakur daitezke gaurtik martxan diren neurri berri guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide