Mediku gailu pertsonalizatuei buruzko 'online' hitzaldia izango da asteartean

Maria Maya Manterola 2020ko abenduaren 11

Gaian aditu Josu Goikoetxea Larrurik eskainiko du hitzaldia. Besteak beste, pazienteei gailu pertsonalizatuak eskaintzearen inguruan egingo du gogoeta.

Datorren asteartean, hilak 15, mediku gailu pertsonalizatuen inguruko online hitzaldia izango da, ZarautzOn elkarteak antolatuta. Elkartearen Nirestream eta Youtubeko kanaletan izango da zuzeneko emanaldia, Josu Goikoetxea Larruriren eskutik. 

Goikoetxeak Polymer Engineering ikasi du Londoneko Metropolitan unibertsitatean, eta Berrikuntzaren Kudeaketa Masterra du Deustuko unibertsitatean. Gainera, teknikari eta berrikuntza estrategikoan arduraduna da Leartiker enpresan. Pazienteentzat irtenbide egokienak bilatzen saiatzen da enpresa hau. Osasun industrian behar bereziak dituzten pazienteentzako berrikuntza beharrezko bilakatzen ari dela jabetuta, gailu pertsonalizatuak eskaintzearen inguruan egingo du gogoeta Goikoetxeak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide