Durangoko Azokako katalogoko produktuak Zarauzko bi dendatan daude eskuragai

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 9a

(Durangoko Azoka)

Zu non, han DA! ekimenaren bidez, Euskal Herrian zehar zabaldu da aurtengo Durangoko Azoka. Atzo, abenduak 8, bukatu zen azoka, baina gaurtik urtarrilaren 8ra bitartean, Durangoko Azokako produktuak Euskal Herriko 141 liburudendetan eskuratzeko aukera izango da. Horietako bi denda daude Zarautzen: Garoa eta Alicia. Katalogoa kontsultatu nahi duenak hemen dauka aukera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide