Joan zen astearteaz geroztik erakusketa berria dago Photomuseumen ikusgai: Jon Usualen Soundchecking. Argazkilariak hainbat artistari eta aurpegi ezaguni ateratako erretratuak jaso ditu bilduman eta, berak azaldu duenez, artista horiek "biluzik" azaltzen dira bere lanetan. "Inolako artifiziorik gabe" isladatu nahi izan ditu, beraien gizatasuna antzemateko moduan.
Urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai Zarautzen Usualen lana, asteartetik igandera bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Sarrera arruntak 6 euro balioko du eta murriztuak 3. Asteazkenetan, berriz, doakoa izango da museoko sarrera.