Nahia elkarteak aurten ere antolatu du arte erakusketa kolektiboa. Beste urte batez "parte hartze zabala" izan dela azaldu dute Nahiako kideek; izan ere, Zarauzko eta inguruko herrietako 20 artista ingururen lanekin osatu dute bilduma. Besteak beste, margolanak nahiz eskulturak bildu dituzte erakusketa sortzeko.
Bihar, larunbata, 12:00etan inauguratuko dute aurtengo bilduma kolektiboa, baina pandemia dela eta, oraingoan ez da irekiera ekitaldirik izango. Ohi bezala, Merkatu plazako lehenengo solairuan egongo dira ikusgai artelan guztiak, urtarrilaren 6ra arte. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik; larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.