Orokieta Herri Eskolako Gurasoen Elkarteak, Balurdinek, bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du aurten ere. Oraingoan, Dislegi elkartearentzat izango dira azokatik eskuratutako irabazi guztiak. Balurdinek asteazkenean ekin zion jostailuak biltzeari, eta gaur izango da horretarako azkeneko eguna. 09:00etatik 10:00etara, 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 16:30era jasoko dute materiala gaur ere, Itxasmendi auzo elkartean.
Behin jostailuak bilduta, egun gutxira jarriko dituzte salgai Itxasmendin; hain zuzen, abenduaren 8an, 9an, 10ean eta 11n.
Honakoa izango da salmentarako ordutegia:
- Abenduak 8, asteazkena. 11:00etatik 13:00etara.
- Abenduak 9, osteguna. 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:30era.
- Abenduak 10, ostirala. 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:30era.
- Abenduak 11, larunbata. 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:30era.