Ustezko iruzur baten berri eman dute udalak eta Gipuzkoako Urak

Zarauzko Hitza 2020ko abenduaren 3a

Ustez, zenbait dei egin dituzte uraren kalitatea egiaztatzeko kanpaina batekin lotuta.

Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Urak ukatu egin dute uraren kalitatea aztertzeko kanpaina bati ekin diotenik. Antza, gisa horretako kanpaina bati lotutako zenbait telefono dei izan dira Zarautzen nahiz Donostian. "Gai honen inguruan telefono deiren bat jasotzen baduzu, iruzurra edo engainua izan daiteke", dio Zarauzko Udalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide