Bihar izango da 'Argazkigintzaren maisuak' zikloko azken saioa

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 3a

Tim Kirbyren Argazkigintzaren maisuak dokumental saila ari dira ematen Photomuseumen asteotan. Bat-bateko judizioak da seigarren eta azken atala, eta bihar izango da ikusteko aukera.

Gela kultura programaren barruan, ziklo berri bati ekin zioten urria amaieran Photomuseumen. Tim Kirbyren Argazkigintzaren maisuak dokumental saila landu dute azkeneko asteetan. Sei atal ditu bildumak, eta bihar emango dute seigarren eta azken atala: Bat-bateko judizioak.

Photomuseumeko antolatzaileen esanetan, Kirbyk gaur egungo argazkigintza izan zuen aztergai kapitulu horretan: "Zer esan nahi du argazkilari izateak gaur egun? Eta zenbat balio du
argazki batek gaur egun?". 18:00etatik aurrera izango da ikusgai Bat-bateko judizioak, eta Gela programaren barruan prestatutako gainontzeko saioak bezala, doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide