Aurten ere Txokolatada Solidarioa antolatu du Hotz Zarautzek

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 1a

Datorren igandean egingo dute pertsona errefuxiatuen aldeko txokolatada, La Perlan.

Bosgarren urtez jarraian, pertsona errefuxiatuen aldeko Txokolatada Solidarioa egingo dute Zarautzen. Hotz Zarautzek prestatuko du otordua oraingoan ere, eta aurreko urteetan bezala, La Perla kafetegian eskainiko dute jatekoa eta edatekoa, 4 euroan.

Igande honetan, abenduak 6, izango da txokolatada. 17:00etatik 19:00etara bertaratzeko deia egin dute, baina txokolatea lehenago amaitzen bada, bukatutzat emango dute ekimena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide