Agortu dira 'Loreak eta zauriak' emanaldirako sarrerak

Zarauzko Hitza 2020ko azaroaren 30a

Xabier Lete hil zela hamar urte betetzen dira asteazken honetan. Horren harira, kontzertu eszenikoa eskainiko dute Modelo aretoan.

Udaleko Kultura departamentuak jakinarazi duenez, agortu dira Loreak eta zauriak emanaldirako sarrerak. Xabier Lete gogoan, kontzertu eszenikoa eskainiko dute Beñat Gaztelumendik, Xabi San Sebastianek, Quico Pudgesek eta Joserra Senperenak. Asteazkenean izango da emanaldia, Lete hil zela hamar urte betetzen diren egunean, Modelo aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide