Amaitu da Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketa. Atzo izan zen azken galdera sorta erantzuteko aukera, eta, zozketak eginda, galdera guztiak asmatu dituzten parte hartzaileen artean, ondokoak dira lehiaketako azken saridunak:
- Jone Lete
- Maialen Agirrezabal
- Imanol Esnal
- Bentura Etxabe
- Pedro Baraibar
- Amaia Arruti
- Lourdes Iruretagoiena
- Olatz Rezabal (sari berezia)
Bigarren asteko galdera-erantzun zuzenak
1. Zarauzko hondartzak zenbat metro ditu luzeran?
- 3.200
- 2.500
- 2.000
2. Duela 40 urte, zertarako bideratu zuen Jose Angel Iribarrek bere omenezko partidan ateratako dirua (orduko 11 milioi pezeta)?
- futbol-zelaia berritzeko
- kirol udalekuak antolatzeko
- euskarazko kirol hiztegia egiteko
3. Noiz ospatu zen aurreneko aldiz “Kilometroak” jaia Zarautzen?
- 1987
- 1977
- 1995
4. Alfontso XIII.a Espainiakoa eta Maria Kristina Austriakoa errege-erreginek Zarauzko Real Golf Kluba inauguratu zuten. Noiz?
- 1929ko ekainaren 26ean
- 1916ko uztailaren 31n
- 1950eko abuztuaren 15ean
5. Euskal Pizkundearen garaian, euskal kulturaren eta literaturaren loraldia bete-betean zegoenean, (1932 urtean, hain zuzen), Zarautzen sortutako argitaletxearen izena:
- Itxaropena
- Susa
- Pamiela
6. Zein ekitaldi egingo da/dira Zarautzen, Euskaraldiak irauten duen bitartean?
- Ezer ez
- Bakarrizketa umoretsua eta bertso-saio tematikoa
- Kike Amonarrizen hitzaldia
7. Zer urtetatik ari da zarauztarrak informatzen 'Zarauzkohitza.eus' webgunea?
- 2020tik
- 2010etik
- 2016tik