Euskaraldia 2020

3.000tik gora 'belarriprest' eta 'ahobizi' Zarautzen

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 21a, 13:30

(Euskaraldia Zarautz)

3.617 zarauztarrek eman dute izena aurtengo Euskaraldian. Horietatik 3.135 ariko dira ahobizi rolean, eta 482, belarriprest gisa.

Atzo hasi zen Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hala, abenduaren 4ra bitartean, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoian hartuko dute parte milaka pertsonak. Gaur goizeko datuen arabera, Zarautzen 3.617 lagunek eman dute izena jada. Horietatik 482 izango dira belarriprest egunotan, eta 3.135 ariko dira ahobizi modura.

Antolatzaileek aste honetan jakinarazi dute azaroaren 24ra arte luzatu dela izen-ematea. Beraz, Euskaraldiarekin bat egin eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete oraindik, Euskaraldiko bulegora bertaratuta (Zigordia kalea, 34) edo izenematea.euskaraldia.eus atari digitalean. Ahobizi edo belarriprest txapak eskuratzeko, bestalde, bulego horretara jo behar dute parte hartzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide