Euskaraldia 2020

Euskaraldian izena emateko azkeneko egunak dira jada

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 17a, 12:03

(Euskaraldia Zarautz)

Zarautzen, momentuz, 3.000 lagunek baino gehiagok egin dute izen-ematea. Ostiral honetan hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa.

Hiru egun besterik ez dira geratzen Euskaraldiaren bigarren edizioa hasteko. Euskaraldiaren Zarauzko antolatzaileek gogorarazi dutenez, izen-ematea egiteko azkeneko egunak dira jada. Online eman daiteke izena helbide honetan, eta bestela, bulegora (Zigordia kalea, 34) jotzeko aukera ere badago. Ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko ere bulegora bertaratu beharko dute parte hartzaileek.

Oraingoz 3.000 norbanakok baino gehiagok egin dute izen-ematea, eta 237 entitatek egingo dute bat dinamikarekin, 500 arigune sortuz. Ariketa sozialean parte hartuko duten entitateek ere Zigordia kaleko bulegoan eskuratu ahal izango dituzte euskarriak eta material identifikagarria. Astelehenetik ostiralera egondo da irekita bulegoa, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide