Datorren igandean, azaroak 22, izango da Xexili eguna. Dena den, pandemia dela eta, egitekoak ziren ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute Zarauzko abesbatzek. Kalez kaleko kantu emanaldia prestatzen ari ziren Zarautz, Montetxio, Udaberri eta Schola Cantorum abesbatzak, txistulariek nahiz atabal-jotzaileek lagunduta. Hala ere, azkenean, ez da kalejirarik izango aurten.
Bestalde, Zarautz abesbatzak jakinarazi duenez, bertan behera utzi du ostiral honetarako iragarri zuen emanaldia ere.