Zozketak eginda, galdera guztiak asmatu dituzten parte hartzaileen artean, ondokoak dira laugarren asteko saridunak:
- Ane Maite Manterola
- Laida Mendizabal
- Ane Arregi
- Ibon Lopez
- Ur Iruretagoiena
- Irati Indo
- Mikel Mendizabal
- Tasio Gorrotxategi (sari berezia)
Zarauzko Euskaraldiko arduradunak laster jarriko dira irabazleekin harremanetan, sariak banatzeko.
Bigarren asteko galdera-erantzun zuzenak
1. 1980ko hamarkadan ‘Azucarera del Ebro’ enpresako langileen seme-alaben udaleku zen, eta gerora, bidaiari eta erromesentzako udal aterpetxea. Nola izena du?
- Sanz Enea
- Ebro Exea
- Etxe Txikia
2. Zein hitz erabiltzen da ondorengo hau adierazteko? Gorreri arina edo entzuteko zailtasunak, edota entzun nahi ez duenaren gorreria.
- Gorraizea
- Txoro-haizea
- Hego haizea
3. Zein da Euskaraldiaren aurtengo leloa?
- Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
- Euskaraz bizi nahi dut
- Euskarak 365 egun
4. Noiz sortu zen Zarauzko Kirol Elkartea?
- 1953
- 1961
- 1944
5. 2008an Larrabetzun sortu bazen ere, 2014tik Zarautzen egiten da. Euskal letren plaza da eta euskal literatura sustatzeko helburua du.
- Literaturia
- Literaktum
- Literatur amuak
6. Zenbat egun iraungo ditu Euskaraldiak aurten?
- 11 egun
- 15 egun
- 7 egun
7. Nola izena du, Imanol Urbietak zuzendu zuen eta 60. hamarkadan arrakasta izan zuen abesbatza zarauztarrak?
- Oleskariak
- Txinpirin
- Montetxio