Santa Ana egoitzara egingo du manifestazioa bihar Zarauzko Pentsiodunen Mugimenduak

Onintza Lete Arrieta 2020ko azaroaren 15a

Plazatik egoitzara joango dira, eta han ekitaldia egingo du herriko jubilatuen elkarteak.

Asteroko protestekin jarraitzen du Zarauzko Pentsiodunen Mugimenduak. Astelehenero bezala, bihar ere eguerdiko 12:00etan elkartuko dira udaletxe aurrean pentsio duinak eskatzeko. Ordea, berezia izango da oraingo mobilizazioa, Santa Ana adinekoen egoitzara egingo baitute manifestazioa, eta han, amaieran, ekitaldia.

Herritarrak deitu dituzte aldarrikapenarekin bat egitera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide