Eusko Jaurlaritzaren aginduz, itxita daude taberna nahiz jatetxe guztiak. Hala ere, sukaldea irekita mantentzen dute horietako batzuk, eta janaria etxera eramateko zerbitzua eskaintzen hasi dira hainbat eta hainbat. Horien artean daude Zarauzko Itxas lur taberna eta Kirkilla jatetxea. Janaria eskatu eta eramateko zerbitzua eskaintzen zergatik hasi ziren azaldu dute arduradunek, eta lehen astearen balorazioa ere egin dute.