Hurrengo asteazkenerako, azaroak 18, online hitzaldia antolatu dute Bidez Bide elkarteak eta Zarauzko Udalak. Hain zuzen, ikasketa homologatuen inguruko azalpenak emango dituzte saio horren bidez; besteak beste, zein ikasketa mota homologatu daitezkeen, zein ikasketa agiri diren baliagarriak, zer egin behar den homologazioa egiteko, eta abar.
18:00etan izango da online hitzaldia. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, Gizarte Zerbitzuetan. Horretarako, 943 005 127 telefono zenbakira dei dezakete, edo mezu bat bidal dezakete jaranguren@zarautz.eus helbide elektronikora.