Zurekin Ostalarien Elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute goizean Lege Zaharren Enparantzan SOStalaritza lelopean. Ostalariek bizi duten egoera larria azaleratu nahi izan dute bat egin dutenek, eta ateak ixteko aginduaren aurrean laguntzak aldarrikatu dituzte. Zarautzen negozioa duten ostalariak ez ezik, herritar asko ere bertaratu da plazara, beren elkartasuna adierazteko.
Datorren larunbaterako ere deialdia luzatu du Zurekinek: 12:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan berriro, eta kazerolada egingo dute.