Elkarretaratzea eta kazerolada egingo ditu Zurekin Ostalarien Elkarteak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko azaroaren 10a

Ostalaritza bizitzen ari den muturreko egoera salatzeko bi mobilizazio antolatu ditu Zurekin Ostalarien Elkarteak. 'SOStalaritza' goiburu hartuta, biharko eta larunbaterako egin dute kalera ateratzeko deia.

Asteburuan hainbat eta hainbat mobilizazio egin dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan ostalaritzaren aldeko aldarriak kalera ateratzeko. Zarautzen, aste honetan izango dira protestak; biharko elkarretaratzea antolatu du Zurekin Ostalarien Elkarteak. 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan elkartzeko deia egin dute, ostalaritzaren itxiera eta egoera larria salatzeko. Larunbatean, hilaren 14an, berriz, kazerolada egingo dute leku berean, 12:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide