Herritarren Arreta Zerbitzuak ordutegi berria izango du aurrerantzean. Pandemia hasi aurretik zuen ordutegia berreskuratu du, hain zuzen. Hala, ondorengo orduetan izango da martxan Zarauzko HAZ:
- Astelehenetan, asteartetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara.
- Ostegunetan, 07:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
HAZekin harremanetan jartzeko: 943 005 100 telefono zenbakia edo haz@zarautz.eus helbide elektronikoa.