Memoria Egunaren harira, Zarauzko udal taldeek ekitaldia egingo dute bihar, azaroak 10, Arrosategi parkean. 12:00etan elkartuko dira talde guztietako ordezkariak, Memoriaren Zuhaitzaren inguruan. Udalaren arabera, "Indarkeriaren eta Terrorismoaren biktima guztiak gogoratzeko" ekimena izango da.
COVID-19a dela eta, ez da ekitaldi irekia izango, eta udal taldeek soilik hartuko dute parte. Udalak dei egin du, bestalde, "memoriari buruz hausnartzeko tarte bat hartzera".