Errigorak udazkeneko kanpaina jarri du martxan, eta bi saski oparitu dizkigu, ZARAUZKOHITZA.EUS atariko irakurleen artean zozkatzeko. Larunbat eguerdian amaitu zen zozketan izena emateko epea, eta esku artean ditugu jada Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski beltzaren nahiz saski berdearen irabazleak:
- Saski beltza: Ana Goikoetxea Garate
- Saski berdea: Juan Ignacio Larrañaga Hernandez
ZARAUZKO HITZA jarriko da harremanetan bi irabazleekin. Udazkeneko kanpainaren barruan, online egin daitezke Errigora saskien eskaerak, www.errigora.eus web-orrialdean. Zarautzen ondoko lekuetan izango da saskiak jasotzeko aukera: AEKn, Eguzki tabernan, Lakarin, Orokieta Ikastetxean, Oteitza Lizeoan, Salbatore Mitxelena Ikastolan eta Errigora gunean.