91 lagunek hartu dute parte Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako hirugarren astean, eta horietatik hamabostek erantzun dituzte ondo galdera guztiak. (Behean galdera eta erantzun zuzen guztiak).
Zozketak eginda, honakoak dira lehiaketako hirugarren asteko saridunak:
- Mikel Fernandez
- Igor Uranga
- Aritz Baraibar Caballero
- Mikel Mendizabal
- Maitane Agirre
- Eneko Chico
- Alaia Baraibar Agirre
- Lizar Iruretagoiena (sari berezia)
Zarauzko Euskaraldiko arduradunak laster jarriko dira irabazleekin harremanetan, sariak banatzeko.
Hirugarren asteko galdera-erantzun zuzenak
1. Zarautz da...
- 20.000 biztanletik gorako herrien artean euskaldunena
- Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautzen artean euskaldun gehien dituen herria
- Erantzun guztiak zuzenak dira
2. Goiko argazkia XX. mende hasierakoa da. Zer da kioskoaren atzean ageri den eraikuntza?
- Udaletxea
- Zarautz Kirol Elkartearen egoitza
- Txiki Polit pentsioa
3. Zein urtetan ospatu ziren lehenengo aldiz Euskal Jaiak Zarautzen?
- 1902
- 1924
- 1957
4. Zein idazle zarauztarrek idatzi ditu Tango urdina eta 31 baioneta nobelak?
- Aitziber Etxeberria
- Martin Etxeberria
- Xabier Etxeberria
5. Zarautzen, zenbat entitatek eman dute izena 2020ko Euskaraldian “arigune” gisa?
- 98
- 172
- 237
6. 1874ko abenduaren 12an enbatak hondoratu zuen Gustav itsasontzia, nongoa zen jatorriz?
- Alemania
- Frantzia
- Polonia
7. Plaierotan, zein urtetan egin zen Guiness errekorra?
- 1994
- 1989
- 1997