Euskaraldiaren atarian, asteroko lehiaketa egongo da martxan webgune honetan. Zarauzko Euskaraldiak eta Zarauzko Hitzak antolatu dute elkarlanean, eta zazpi galdera erantzun beharko dituzte parte hartzaileek: Zarauzko historiaz, kulturaz, euskaraz... galdetuko da, eta zazpiak asmatzen dituztenen artean, zazpi sari banatuko dira astero. Gainera, parte hartzaile guztien artean sari berezia zozkatuko da astero.