Iganderoko moduan, Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan izan da Felix Zubia medikua gaur goizean, koronabirusaz zein osasun arloari lotutako beste hainbat gaiz hitz egiten. Besetak beste, iradoki du bere ustez aplikatu beharko litzatekeela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere Nafarroan ezarritako neurria: eremu pribatuetan bizikide direnekin soilik elkartu ahal izatea.