638 positibo detektatu dituzte Gipuzkoan azken orduetan

Iñigo Gaiton 2020ko aza. 7a, 15:06

1.891 kasu berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta egindako testen %7,7 positiboa izan da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bezperan baino kasu gehiago detektatu dituzte, testu gutxiago egin arren.

Osakidetzak emandako datuen arabera, izurriteak datu gordinak ematen jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzak hartutako azken segurtasun neurriak indarrean sartu diren egunean. Ohi bezala, asteburua izanik, ez dituzte herrietako datuak eman, baina lurraldeetakoak bai. Hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.445 positibo detektatu ditu Osakidetzak, 12.618 test egin eta gero. Aurreko asteburuarekin konparatuta, positiboek goranzko joerari eusten diote. Bezperarekin konparatuz, positbo kopuruak gora egin du, test gutxiago egin arren: 1.227 kasu detektatu zituzten herenegun, 14.937 proba egin eta gero.

Gipuzkoari dagokionez, positiboak pixka bat jaitsi diren arren, egoerak zaila izaten jarraitzen du, eta 663 dira azken orduetan atzemandako kasuak.

Bestalde, atzo COVID-19ak joateko 84 pertsona ospitaleratu zituzten hiru lurraldeetan, eta gaur gaurkoz, 119 paziente daude ZIUetan.

Nafarroako egoera hobera

Dagoeneko bi aste pasa dira Nafarroan izurritearen kontrako neurri murriztaileak ezarri zituzteneik, eta datuetan ikusten da haien eragina; kasuen hazkundea motelagoa ari da izaten azken egunotan. Zehazki, Osasunbideak 344 positibo atzeman zituen azken probetan, bezperan baino 75 gutxiago. Positiboen portzentajeak ez du %10 gainditu hirugarren egunez jarraian.

Ospitaleetako datuei dagokionez, 19 lagun ingresatu dituzte Nafarroan gaitzak jota, eta denera 53 pertsona daude ZIUn ingresatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide