Greba eguna dute gaurkoa Gipuzkoako Osakidetzako Lehen Arretako langileek. Zarauzko anbulatorioan ere greba deialdira eta protestara batu dira hainbat behargin, haien lan-baldintzen defentsan. Osasun-zentroetan bizi duten egoera "larriagotzen" ari dela azaldu dute, eta baliabideak aldarrikatu. Hala, langileek bizi duten "prekarietate egoerarekin amaitu" beharra dagoela ere azpimarratu dute.